Barakaldoko Udala bere lehen Irisgarritasun Plan Unibertsala idazten ari da.

Irisgarritasun unibertsala da hiriek, zerbitzuek eta ekipamenduek bete behar duten baldintza, pertsona guztiek ulertzeko eta erabiltzeko modukoak izan daitezen, segurtasun- eta erosotasun-baldintzetan, eta ahalik eta modu autonomoenean eta naturalenean. Irisgarritasun unibertsalean, irisgarritasun fisikoa eta sentsoriala sartzen dira, baina baita irisgarritasun kognitiboa ere, pertsona guztiek erraz ulertzeko, komunikatzeko eta elkarreragiteko aukera izan dezaten.

Gure helburua Barakaldo irisgarria eta erosoa izatea da, bertan pertsona guztiak bizi gaitezen, bereizketarik gabe.

Horregatik, gazteok ere parte hartu behar dugu Plan honen definizioan, bai eta gure inguruneari, baliabideei eta zerbitzuei buruzko errealitatearen azterketan ere.

Hilabete batzuetan Giltzarritik ere lan egingo dugu Plan hau egiteko. Gai honetan lan egin nahi duzuen pertsonak animatzen zaituztegu, esan diezaguzuen aditu-talde bat osatzeko.

Gainera, laster inkesta batzuk izango dituzue eskuragarri Topalekuetan, baita online formatuan ere, zuen iritzia zuzenean eman ahal izateko.