Nortzuk gara

ZER DA GILTZARRI?
Ba zen garaia! Gazteok, protagonista izango zaituzten gune bat izango duzue.

Talde, jarduera, ibilaldia, jai…piloa, zu lako jendearentzat.

Egin nahi duzun edozertarako zatoz gu ikustera, dei iezaguzu edo idatzi, baina anima zaitez!

 

ZER DA TALDEKA?
Profesional (hezitzaile) taldea gara, zure aisialdiaz gozatzeko lanean dihardugun profesionalak.

Taldeak, ideiak eta jarduerak sortzen laguntzen dizugu.Guri 197 plan bururatu zaizkigu aurten egiteko.

Zenbat bururatu zaizkizu zuri 365era iristeko?

Zein da zure taldea?

 

SARIAK ETA AINTZATESPENAK:

10 urte (2007) igaro dira Barakaldoko Udaleko Gazteria Saila 12-18 urte bitarteko neska-mutilentzako “Aisialdirako Heziketa plana” lantzen hasi zenetik.

Neska-mutilen interes eta motibazioetatik sortutako proiektu honek bultzatzen du hiriaren garapenerako gazteen parte-hartzea. Giltzarri plataformaren jarduerak erakundea osatzen duten nerabeek planteatu, kudeatu eta garatzen dituzte. Gainera, gazteentzako jarduera talde, batzorde eta biltzarren bidez (auzo batzordeak, gazte taldeak, Giltzarri eskola…) hartzen dituzte erabakiak.

Azken urteotan, Giltzarriri Praktika Onen aitorpena eman diote hainbat erakundek:

Halaber, 2010ean udaleko gazteria zerbitzuak ISO 9001 arauaren Kalitate sistema ezarri zuen, 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduriko aisia eta parte hartzeko ekimenen diseinua eta zerbitzu ematea ziurtaraziz.

 

GEHIAGO JAKITEKO

Sakonago ezagutu nahi baduzu Giltzarri proiektua, hona hemen argitaratutako zenbait artikulu: