Urtero, Barakaldoko Udaleko Hezkuntza Aisialdi eta Partaidetza Zerbitzuak Emozio Jardunaldiak antolatzen ditu 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilekin. Gure nerabeen hezkuntza eta osasun emozionalaren alderdiak lantzea dute helburu, hala nola, autoestimua, emozioen kontrola, afektibitatea edo arriskuen kudeaketa. Kasu honetan, jardunaldi horien 16. edizioa ospatuko dugu, eta gaia, ohi bezala, Giltzarri Plataformako neska-mutikoek aukeratu dute, Giltzarriko Kontseiluan prestaturiko formulario baten bidez, zeina nerabeen artean banatu baitzen sare sozialen eta jarduera-taldeen bitartez. Ehun nerabe baino gehiagok erantzun diote galdetegiari, eta hautatzeko egon diren gaien artean, estresaren kudeaketa izan da boto gehien jaso dituena.

Kontseiluko neska-mutikoek haien kezka azaldu zuten ez dakitelako zelan kudeatu frustrazioa beren bizitzetan eta nola kudeatu frustrazio horrek eragiten dizkien egoerak.

Baimen horria