GILTZARRI 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilen aisialdi hezitzailerako eta partaidetzarako zerbitzuak urria eta azaroko asteburuetan egingo diren aisialdiko, kulturako eta prestakuntzako hainbat jarduera prestatu ditu

Urriko jarduerak:
– “Sopuerta-Abentura” -ra irteera, urriaren 17an, 9: 30-14: 45 Prezioa: 5,40 € 
– Mendi irteera: urriak 24. Tokia: Peñas Blancas.9: 45-17: 00 Prezioa: doan .
– “Nola hitz egin jendaurrean” tailerra, urriak 31, 10: 30-13: 30. Tokia: Clara Campoamor ZZ. Prezioa: doan . .

Izena emateko modua
Izen-ematea online egingo da www.barakaldo.eus  udal egoitzaelektronikoaren bidez, eta plazen esleipena izen-emate ordenaren arabera egingo da, lekua bete arte. Urriko jardueretan izena emateko epea urriaren 5ean hasiko da, eta zabalik egongo dira jarduera egin baino bi egun lehenagora arte edo plazak agortu arte.
Urriko jardueretan izena emateko epea urriaren 5ean hasiko da, eta zabalik egongo dira jarduera egin baino bi egun lehenagora arte edo plazak agortu arte 
Azaroko jardueretan izena emateko epea urriaren 26an hasiko da.

** jarduera bakoitzeko gutxienez bi plaza gordeko dira dibertsitate funtzionala duten gazteentzat.

COVID-19 prebentzio-neurriak
Jarduera horiek egiteko, prebentzio-neurri guztiak hartuko dira, COVID-19 prebenitzeko ezarritako higiene- eta osasun-arauak betez.

Horretarako, plaza berretsi ondoren, izen-ematea formalizatzeko dokumentazioari erantsiko zaizkio ordainketa-agiria, osasun-araudia eta hartu beharreko neurriak.

Osasun-egoera aldatzen bada eta jardueretako bat egin ezin bada, familiei jakinaraziko zaie eta, hala badagokio, ordaindutako zenbatekoak itzuliko dira.

Informazio eta laguntza gehiagorako
Tel: 688 809 899/ 688 809 893 (de 9:00 a 14:00h)
email: giltzarri@barakaldo.eus