Barakaldoko Udaleko Gazteria Arloko GILTZARRI nerabeen udal-plataformak, Barakaldo kirolekin lankidetzan, Barakaldoko nerabeen kirol-jarduera eta bizi-ohitura osasungarriak suspertzea helburu duen programa bat diseinatu du.

Jarduerak 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzat izango dira, doakoak izango dira eta, parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da udalaren egoitza elektronikoaren bidez, otsailaren 22tik 26ra.

Plazak mugatuak izango dira eta izen-emate ordenaren arabera esleituko dira edukiera bete arte.
Programa honetan ahalik eta gazte gehienek parte har dezaten, hilabete bakoitzean jarduera bakarra aukeratu ahal izango da, eta soilik plaza libreak geratzen badira, hilean beste aukera bat egin ahal izango da.
Plazen kupoa bete ondoren, Giltzarriko hezitzaileek plazaren esleipenaren berri emango diete pertsonei, telefonoz. Plaza lortu dutenei bakarrik deituko zaie.

ADI!! EZINBESTEKOA DA baimen-orria eranstea inskripzioa egitean.

JARDUERAK:

  • Elikadura osasungarria nerabezaroan. Martxoak 13 : 17:00h – 18:30h. Lasesarre Polikiroldegian.
  • Aquabox-a. Martxoak 27 : 17:00h – 18:30h. Lasesarre Polikiroldegian.

 

  • Mindfulness-a. Apirilak 17 : 17:00h – 18:30h. Lasesarre Polikiroldegian.
  • Belaunaldien arteko zumba. Apirilak 24 : 17:00h – 18:30h. Lasesarre Polikiroldegian.

 

  • Kirol-coaching-a. Maiatzak 15 : 17:00h – 18:30h. Lasesarre Polikiroldegian.
  • Aquadance-a. Maiatzak 29 : 17:00h – 18:30h. Lasesarre Polikiroldegian.

 

  • Cross Countryan hasteko ikastaroa. Ekainak 12 : 17:00h -20:00h. Gorostiza. (Eraman beharrekoa: Bizikleta)
  • Patinajea (hasierea eta aurreratua).  Ekainak 26 : 17:00h -18:30h. Gorostiza. (Eraman beharrekoa: patinak)

 

Informazio eta laguntza gehiagorako:
Tel: 688 809 899/688 809 893 (9: 00etatik 14: 00etara)
Emaila: giltzarri@barakaldo.eus