Urtero, Giltzarrik Emozio Jardunaldiak egiten ditu, nerabeen Hezkuntza eta Osasun Emozionalaren alderdiak lantzeko, hala nola autoestimua, emozioen kontrola, afektibitatea edo arriskuen kudeaketa. Oraingo honetan, jardunaldi hauen 18. edizioan, sexualitatea eta afektibitateaz arituko gara, zuek inkestetan aukeratutako gaiak.

Giltzarritik familientzako zein zuentzako topagune bat eskaintzen dizuegu, zeuen zalantzak eta kezkak askatasunez partekatzeko gai den aditu batekin. Gainera, tailerraren aurretik dituzuen galdera eta zalantza guztiak anonimoki bidali ahal izango dituzue galdetegi honen bidez.

Gazteentzako topaketa otsailaren 23an izango da eta bi tailer izango dira:

  • -bat, 17.00etan, 2006tik 2009ra bitartean jaiotakoentzat
  • -eta 18:30ean 2010 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat.

Izena emateko Topalekuetatik pasa eta otsailaren 20ra arte eman beharko da baimena (deskargatu hemen)

Familiei ere martxoaren 6ko tailerran parte hartzera gonbidatzen dizuegu Tailerra AIZU! -tik antolatzen da zuentzat, oso garrantzitsua baita nerabezaroan zuen sexualitatea artatzea eta bertan zuei sor dakizkizuekeen zalantzak argitzen laguntzea.

Familientzako izen-ematea: esteka honen bidez