Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

TOPALEKU DIGITALA: Maitasun erromantikoaren mitoak

15/02/2021 - 16/02/2021

Atzo Balendin Deunaren eguna izan zen, maiteminduen eguna. “Maitasuna bizi-sentimendua da, eta gauza on guztiak maite dugun pertsonari edo gauzari opatzera bultzatzen gaituen sentimendua da”. Zuen ustez zer da maitasuna? Gaur, maitasun erromantikoari buruzko mitoak dakarzkigu. Ezagutzen dituzue mito horietako batzuk? Iruzkinetan kontatu!

Osotasuna
MITOA: Laranja erdia zure erdia da.
ERREALITATEA: Ez dugu erdirik behar, laranja osoa gara.

Jeloskortasuna
MITOA: Jeloskortasunak benetako maitasuna adierazten du.
ERREALITATEA: Jeloskortasuna jabetza-sentimendua da, ez maitasun-adierazpena.

Iraunkortasuna
MITOA: Maitasuna betiko da.
ERREALITATEA: Maitasun batzuk betiko dira, beste batzuk ez. Baliteke irautea, edo aldatzea, edo amaitzea.

Bizitza partekatzea
MITOA: Maiteminduta egotea une oro elkarrekin egotea da.
ERREALITATEA: Bikotekidea zure bizitzaren zati bat da, ez osoa.

Jarraitu sareetan! @giltzarri (instagram)

giltzarri@barakaldo.eus

Details

Start:
15/02/2021
End:
16/02/2021
Event Tags:
, , , ,