Gurutzetako Topalekua zabalduko dute astelehenetik ostiralera ikasturte amaiera arte

Gurutzetako Zentro Zibikoan dagoen nerabeentzako Topalekuak ere erabiltzaileentzako ordutegi zabalagoa izango du.  Orain arte astean bi arratsaldetan baino ez zen zabaltzen, aurrerantzean berriz, astelehenetik ostiralera zabalduko da, ohiko ordutegian (17:00etatik 20:00etara), eta ikasturtearen amaiera arte.

Giltzarriren Topalekua 12 urtetik 18ra arteko nerabeei zuzendutako Gazteria arloaren zerbitzua da. Gazteak egoteko, jolasteko, besteekin geratzeko, lagunekin mintzatzeko eta ekimenak sustatzeko lekua da, begirale batek lagundurik.

Ikasturte honetan Lidubiñe izango da Gurutzetako topalekuaren monitorea.