TOPALEKU DIGITALA: ELKARBIZITZARAKO DINAMIKAK

https://www.youtube.com/watch?v=t6cKwA6Csq4 Oso dibertigarria delako elkarrekin jolastea; gaur, hainbat dinamika eta jolas partekatuko ditugu zuekin, familian egiteko. Proposamenak gure Instagramera igoko ditugu jokoak ikas ditzazuen. Nahi baduzue, gurekin partekatu dezakezue nola jolasten duzuen etxean, zer ikasten duzuen eta zuen marrazkiak ere bai. Animo!!

TOPALEKU DIGITALA: PLAYLIST

https://www.youtube.com/watch?v=IzTkNyqiDmE&t=2s   https://www.youtube.com/watch?v=p1X1cr9Kmcs Kaixooo! Zer iruditzen zaizue gure Playlists propioak sortzen joango bagara egun hauetan hobeto eramateko? Guk gure Playlist propioa partekatuko dugu gaur Spotifytik, eta bideo bat igoko dugu abesti horietako bat dantzatuz. Zuen bideoak ere partekatzera animatzen zarete? etiketatu iezaguzu Instagramen @giltzarri

TOPALEKU DIGITALA: KIROLA ETXEAN

Egun hauetan oso garrantzitsua da aktibo mantentzea eta, ahal den neurrian, kirol pixka bat egitea. Horregatik proposatzen dizuegu pare bat esteka, bata etxean kirola egiteko bideoekin eta bestea informazio apur bat gehiagorekin. Animooo! Etxean entrenatzen Ariketa egiteak zaintzen laguntzen digu

TOPALEKU DIGITALA: SUKALDARITZA, KREPEAK

https://www.youtube.com/watch?v=52_cYPJp5WE       Gaur Pinteresten aurkitu dugun Krepeak egiteko errezeta super erraz hau egitera animatzen zaituztegu Osagaiak: 125gr irina 250ml esne 2 arrautza 50gr gurina azukre goilaradatxo bat Bainila goilaradatxo bat gatza apur bat

TOPALEKU DIGITALA: GORPUTZ PERKUSIOA

  https://www.youtube.com/watch?v=Aut_PVz641k   Oraingoan beste erronka bat plazaratzen dizuegu. Musika ezinbestekoa dugu gure bizitzetan eta gure gorputzarekin ere, musika egin dezakegu. Youtuben musikari anitz ikusi ditugu gorputza instrumentu gisa erabiliz, eta guk ere, hori egin nahi dugu! Beraz, martxan jarri eta guk lortu egin dugu. Animatzen? Ikusi gure bideoa eta saiatu zuk ere egiten! Nahi […]

ONLINE TALDEAK: DANTZA

https://www.youtube.com/watch?v=YOXnfYOeWKo   Gaur Uxuerekin dantza egingo dugu! Adi! bideoa 19:00etan argitaratuko da.  

ONLINE TALDEAK: MARRAZKETA

https://youtu.be/Ks1S9QGoToY   Gaur, marrazketan, paperean animazio txikiak nola egin ikasiko dugu. Bideoa 18: 00etan argitaratuko da

ONLINE TALDEAK: ARGAZKILARITZA TRIKIMAILUAK

  Argazkigintzako trikimailuak - Argazkiak Ur Azpian https://youtu.be/uyieQNzPK5k Gaur Aritzekin uretan argazkiak nola egin ikasiko dugu Bideoa 19: 00etan argitaratuko da