Giltzarri eszena

Giltzarriko antzerki taldeen emanaldia (Gonbidapenarekin) Gurutzetako ZZ

Erakustaldia

Ekainak 5, 19:00h, Clara Campoamor Zentro Zibikoan: film-laburrak, argazkilaritza, margolaritza, bideo-jokoak, robotika, bizitza osasuntsua, Intergen, Eragile Moreak, Jasangarritasuna, Auzo eta Dinamizazio taldeak….

Erakusketak

Ekainak 11-20, Barakaldoko Topalekuan, CIS, 3. solairua. Argazkilaritza eta margolaritza taldeen Erakusketak.

Erakustaldia

Ekainak 14, 19:00h, Alkartu Ikastolan: dantza, k-pop, bertsolaritza, gitarra eta kantua.

Udako jaia – Gorlizeko hondartza

Udari ongietorria egiteko, jai bat antolatuko dugu Gorlizeko pinudian. Bertan afalduko dugu, eta, gero, ilunabarra ikusiko dugu hondartzatik. Horrez gainera… hainbat sorpresa izango ditugu! ZER ERAMAN: arropa erosoa eta afaria. Ekainaren 21ean, 18:30-23:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko.

Kanoak eta Bigsup – Urdaibai

Kanoetan eta Bigsup tauletan ibiliko gara Urdaibaiko ibaiadarretik. Arketako portu txikitik irtengo gara, eta bertara itzuliko. Gernikako ibaiadarraren bokaleko toki adierazgarrienetatik nabigatuko gara: Laida, San Antonio eta Kanalako barnealdeko hondartzak, Mundakako irteera eta Sukarrieta. Bigsup-a taula handi batean egiten da, zutik edo belauniko, arraun baten laguntzaz. ZER ERAMAN: eguzkitako krema, bainujantziak, toalla, kamiseta bat aldatzeko, busti […]