Erakustaldia

Ekainak 5, 19:00h, Clara Campoamor Zentro Zibikoan: film-laburrak, argazkilaritza, margolaritza, bideo-jokoak, robotika, bizitza osasuntsua, Intergen, Eragile Moreak, Jasangarritasuna, Auzo eta Dinamizazio taldeak….

Erakusketak

Ekainak 11-20, Barakaldoko Topalekuan, CIS, 3. solairua. Argazkilaritza eta margolaritza taldeen Erakusketak.

Erakustaldia

Ekainak 14, 19:00h, Alkartu Ikastolan: dantza, k-pop, bertsolaritza, gitarra eta kantua.

Udako jaia – Gorlizeko hondartza

Udari ongietorria egiteko, jai bat antolatuko dugu Gorlizeko pinudian. Bertan afalduko dugu, eta, gero, ilunabarra ikusiko dugu hondartzatik. Horrez gainera… hainbat sorpresa izango ditugu! ZER ERAMAN: arropa erosoa eta afaria. Ekainaren […]

Kanoak eta Bigsup – Urdaibai

Kanoetan eta Bigsup tauletan ibiliko gara Urdaibaiko ibaiadarretik. Arketako portu txikitik irtengo gara, eta bertara itzuliko. Gernikako ibaiadarraren bokaleko toki adierazgarrienetatik nabigatuko gara: Laida, San Antonio eta Kanalako barnealdeko hondartzak, Mundakako […]

Urpekaritza-bataioa – Castro Urdiales

(15-18 urte) Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zer sentitzen den urpean arnas egitean? Zer entzuten da? Bataio honetan argitu ahalko dituzu zalantza guztiak. Goizean, urpekaritza egingo dugu, eta, bazkalostean, hondartzaz […]

Txangoa Granja Murrieta basetxera – Galdames

Esne-behien baserri batera joango gara bisitan goiz batez, Galdamesera (Bizkaia). Txahalak ikusiko ditugu, eta haiei buruzko hainbat gauza ikasiko: elikadura, digestio-aparatua, nola bizi diren, nola egiten duten lo, etab. Animalien janaria […]

Bilboko misterioak eta kondairak – Bilbo

Txango bat egingo dugu gauez Bilbotik, hiriko misterio eta kondaira ugariak ezagutzeko. Plazaren historia ezagutu ostean, Bilboko ibai-ertzera joango gara. Han, ur ilunetan ezkutatzen den “arraingizonaren” kondaira harrigarria ezagutuko dugu. […]

Txangoa Gamarrako igerilekura – Vitoria-Gazteiz

Gamarrako igerilekura egingo dugu ikasturteko azken txangoa: uraz, eguraldi onaz eta konpainia ezin hobeaz gozatu ahalko dugu. ZER ERAMAN: bainujantzia, hamaiketakoa, bazkaria eta askaria. Uztailaren 9an, 10:00-19:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik […]