Break Dance Tailerra

Topaleku CIS

Barakaldoko topalekuan. Koreografia xume bat antolatu, eta pausu-sorta zailago bat ikasi..

Irteera: Baserritarren Eguna

Abadiño

“Artzain egun batez” esperientzia bizitzeko aukera eskaintzen digute Abadiñoko instalazioek: artzain eginbeharretan arituko dira, hala kanpoan, nola esnea eta artilea artisau modura lantzen. Hamaiketakoan, taloa egingo dugu, eta txokolatearekin dastatuko dugu, ondoren.Nahi duenak bere hamaiketakoa ere hartuko du. Uztailaren 3an irtengo dugu, goizeko 09:00etan, Barakaldoko Landeta autobus geltokitik edo Gurutzetatik, eta leku beretara itzuliko gara, […]

€5,34

Irteera: Forestal Park

Akarlanda

Tirolinadun abentura-parke tematikora irteera. Bi orduz gozatuko dugu naturan, kirola eginez. Abentura handi bat bizituko duzu, sareetan, eskaileretan eta rokodromoetan ibiliz, zubiak gurutzatuz, saltoka eta ziztu bizian tirolina handietan irristatuz. Uztailaren 5ean irtengo dugu, goizeko 10:45ean, Barakaldoko Landeta autobus geltokitik edo Gurutzetatik, eta leku beretara itzuliko gara, 17:00etan. Partaide bakoitzak 5,34 € ordainduko du. ZER […]

€5,34

Tailerra: Beatbox arratsaldea

Topaleku CIS

Uztailaren 7an, Barakaldoko topalekuan, 18:00etatik 19:00etara. Beat boxeko oinarrizko ikastaroa.  

Gorlizeko hondartzarako irteera

Gorliz

Hondartzaz gozatzeaz gainera, hainbat jarduera egingo ditugu. Uztailaren 12an irtengo dugu, goizeko 10:00etan, Barakaldoko Landeta autobus geltokitik edo Gurutzetatik, eta leku beretara itzuliko gara, 18:00etan. Partaide bakoitzak 3,21 € ordainduko du. ZER BEHAR DEN: Igerian egiten jakitea, txankletak, txanoa, toalla, aldatzeko jantzia, eguzkitarako krema, eguzkitako betaurrekoak, hamaiketakoa, ogitartekoa eta ura.

€3,21

KARPA GAZTEA

Herriko Plaza

Herriko Plazan kokatuko da Karpa Gaztea. Karpa honek atrakzio teknologikoak ditu barruan: surf, arraun eta uretako motoen simulatzaileak. Tailerrak eta partaidetzazko elementu teknologikoak ere instalatuko dira, kroma bideo bat edo “training” programa bat, besteren artean, eta horietan egin ahal izango dituzte gazteek beren animazioak eta bideoak.

CLUEDO BIZIA

Lurkizaga, 2

Cluedo Bizian jolastu nahi duzu?Barakaldoko topalekuetan eman izena.Tel. 94 4789597giltzarri@barakaldo.org