Saio praktiko bat egingo da, non teknika desberdinak ikas dezakezue, oso modu dinamikoan. Ordua: 19:00-20:30 Lekua: Anaien Parkea Izen-ematea: zatoz zuzenean jarduerara, edo, bestela, erreserbatu tokia Topalekuetan, ekainaren 11tik 22ra.
Barakaldoko Topalekuan (ISZ eraikineko 3. solairuan) izango da, maiatzaren eta ekainaren astelehen guztietan 18:00etan.
Errealitate birtualari buruzko zentro bat da VR Bilbao, eta daukan azken teknologiari esker, esperientzia ahaztezin batean murgilduko gara. Ordua: 10:00-14:30 Irteera-helduera lekua: Zuzentza Jauregia Prezioa: 3,21€ Izen-ematea: baimen-orria Topalekuetara eraman […]
Dantza tailerra, koreografia erraz bat eginez, Giltzarrin ikusteko zertan datzan diziplina hori.
Barakaldoko topalekuan eta Anaien parkean, 18:00etatik 20:00etara.<0} {0>Realización de un boceto simple y desarrollo del mismo en pintura en la calle.<}0{>Bozeto soil bat egin , eta ondoren, margotu.<0}
Barakaldoko topalekuan. Koreografia xume bat antolatu, eta pausu-sorta zailago bat ikasi..
“Artzain egun batez” esperientzia bizitzeko aukera eskaintzen digute Abadiñoko instalazioek: artzain eginbeharretan arituko dira, hala kanpoan, nola esnea eta artilea artisau modura lantzen. Hamaiketakoan, taloa egingo dugu, eta txokolatearekin dastatuko […]
Erabiltzen ez dugun kamiseta bat hartu, eta motxila moderno bat egingo dugu. (Partaide bakoitzak ekarri behar du berea).
Tirolinadun abentura-parke tematikora irteera. Bi orduz gozatuko dugu naturan, kirola eginez. Abentura handi bat bizituko duzu, sareetan, eskaileretan eta rokodromoetan ibiliz, zubiak gurutzatuz, saltoka eta ziztu bizian tirolina handietan irristatuz. […]