Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

ERAGILE MOREAK: INKESTAREN HAUSNARKETA

20/06/2020 /8:00 pm - 9:00 pm

Kaixo! Eragile moreak gara, Giltzarriko batzorde feminista. Joan den apirilaren 24an, etxeko lanen banaketaren inguruko inkesta bat betetzea proposatu genizuen. jasotako 39 erantzunak aztertu ondoren, ondorioak aurkezten dizkizuegu

Abiapuntu gisa, esan behar da emakumeak etxean nonahiko figura izaten jarraitzen duela. Nahiz eta bi gurasoek etxetik kanpo lan egin, etxeko lanen banaketa oraindik ez da zuzena, beraz, “lanaldi bikoitza” deritzona bizi behar izaten dute emakume askok.

Aita-semeen eta ama-alaben artean oraindik ere egiten den kultur transmisio estereotipatua, eta etxeko lanei dagokienez, gizonak duen erantzukizun txikia kontuan hartuta, inkestak argi eta garbi erakusten du alde handia dagoela familiako kideek betetzen dituzten lan-kargetan, eta, esan dugun bezala, emakumeak hartzen duela bere gain karga handiena.

Gainera, genero-estereotipoak betikotzen dira; izan ere, gizonak egiten dituen zereginak aisialdiarekin, indar fisikoarekin edo kirolarekin lotuta daude, emakumeak egiten dituenak, berriz, elikadurarekin, higienearekin eta zainketekin.

Kontuan hartzen badugu lehen aipatu dugun kultur transmisioa, eta ikaskuntzaren oinarrizko guneetako bat familia eta etxea direla, zer mezu ematen diegu belaunaldi berriei?

Jarraitu sareetan!!!   Instagramen   @giltzarri   giltzarrietxean@gmail.com

Details

Date:
20/06/2020
Time:
8:00 pm - 9:00 pm
Event Tags:
, , , , , , ,