Ostiral honetan ikasturte honen 1. Asanblada egingo dugu. Bertan Plataformara gehitu berri diren gazteei ongi etorria emango diegu eta gainera hiruhilabete honetan egingo diren proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu, besteak beste: Beldur Barik, Plaza Solidarioa, Elikagaien bankua,… non gazteek parte hartu ahal izango duten eta baita bere izaera solidarioena erakutsi ere ahal izango duten. Eragile Moreak, Intergen edota Jasangarritasun batzordeetan parte hartu ahal izango dute eta datorren Emozio Jardunaldietan kexkarik handienak eragiten dituzten eta interes gehien pizten duten gaiak bozkatuko dituzte. Baina dena lan egitea ez denez, gabonetako oporretan prestatuko ditugun ekintzak ezagutu eta proposatu ahalko dituzte, gazte taldeetara batu ahalko dira eta Inauterietan ere izena eman ahalko dute.

Ilusio pila bat eta urte oso bat aurretik!!!

Noiz: urriak 25

Non: ISZ/CIS, Anaien Parkea

Ordua: 17:45

KONTSULTATU HEMEN LANDUKO DIREN GAIAK GILTZARRI ASANBLADA1