DANTZA KOMUNITARIOAREN INGURUKO PROIEKTUA FIVE DAYS TO DANCE

 

Home Sweet Home

Home Sweet Home, dantza eta musikaren bidez, etxe seguru eta babestua izatearen eskubidearen ahotsa  da. Etxeko indarkeriaren salaketaren bitartez, pertsonak bizitzako momentu ezberdinetan etxea bilatzea eta aurkitu daitezkeen aukerak hausnartu dira.

Aukera paregabea izan da euren buruak hobeki ezagutzeko eta haien sentimenduak eta emozioak transmititzeko gaitasuna lantzeko.

Dantzaren bidez lortutako bidaia sentsorialaren bitartez, gazteek norbanakoen indarra sustatu dute, eta, horrez gain, nork bere buruan konfiantza izatea indartu eta haien arteko komunikazioan laguntza izan dute. Dantza komunitarioa pertsona eta komunitateentzat oso lagungarria dela uste dugu.

Proiektua apirilaren 23tik 28ra egin da eta ikuskizunaren estreinaldia maiatzaren 28an Barakaldo Antzokian egin zen.

Proiektuan, bi dantzari eta koreografo adituk hartu dute parte: Wilfried van Poppel-ek eta Amaya Lubeigt-ek. Saio guztietan, Giltzarri Zerbitzuko hezitzaileekin izan dira ere.

Ikusi proiketuaren bideoak hemen: