Maiatzaren 15ean, Familien Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan, familien heziketan duten eginkizunari eta familien barruan ematen diren ikaskuntza-aukerei buruzko kontzientzia sortzeko.

Egungo testuinguruan, familiak, edozein motatakoak izanda ere, euskarriaren, ikaskuntzaren eta elkarri laguntzearen funtsezko ardatz bihurtu dira, eta horregatik nabarmendu nahi dugu haien zeregina, eta une honetan ematen ari diren ikaskuntzek etorkizunean duten zentzua indartzeko balio dezaten animatu nahi dugu.

Giltzarri Plataformak, konfinamendu-aldi hau guztia nerabeekin batera online dinamizatzen daramanak, hainbat jarduera proposatu ditu familia-lotura indartzeko: lehenik eta behin, oroimenezko bideo bat sortu da, eta parte hartu nahi duten familien bideoak eta argazkiak bilduko dituen online dinamizazio bat proposatu da, familiak haientzat zer esan nahi duen adieraziz. Marrazketa eta argazkigintzako gazte taldeak bideo kolektibo honetarako materialak biltzen ari dira dagoeneko.

Bestalde, Zuumba familiartean saioa deitu da hilaren 15erako, 18: 30erako, zuzenean dinamizatuko da online plataforma baten bidez, eta familia guztiek etxetik jarraitu ahal izango dute. Giltzarriko Instagram profilean sartzeko esteka aurkituko duzue (@giltzarri).

Maiatzean ere, seme-alaba nerabeak dituzten familia guztiei zuzenduta gure seme-alabei modu positiboan laguntzeko “Ponte mis zapatos/Nire oinetakoak jarri”,  prestakuntza-topaketei ekingo zaie.

Informazio hori guztia osatzeko, gogorarazi nahi dizuegu Aizu Barakaldoko adikzioak prebenitzeko udal-zerbitzuak blog berri bat jartzen duela familien eskura. Blog horretan, gure seme-alabak hezteko aholkularitza eta laguntza aurkituko duzue.

https://aizufamiliak.barakaldo.eus

Era berean, gure familia-harremanei egunerokotasunean ezinbestean eragiten dien konfinamendu-etapa honetan, Aizu taldeak zuen eskura jartzen du laguntzarako telefono bat, zeinean eskuragarri baitaude zuen kontsultak ebazteko: 603 63 20 34.