Giltzarri martxan dago!!

Urtero bezala Giltzarri, udaleko 12 eta 18 urte bitarteko nerabeei zuzendutako aisia hezitzaileko eta parte hartzeko zerbitzuaren plataformak ikasturteari hasiera emango dio.

Jarduaren artean honako hauek ditugu besteak beste: sukadaritza  ikastaroak, antzerkia, kantua, magia, bideojokuak, ipuin kontaketak, graffiti, DJ, argazkigintza edo guitarra. Ikastaro eta tailerrak ikasturtean zehar burutuko dira institutuetan, topalekuetan eta Barakaldoko zentro zibikoetan.

Giltzarri zerbitzura joaten diren gazteek ikasturtean garatu nahi dituzten jarduerak aukeratzen dituzte. Taldetxoak sorteen dituzte eta hezitzaileen laguntzarekin aurrera eramaten dituzte euren ekimen eta proiektuak.

Informazio gehiagorako Giltzarriren web orrialdea kontsultatu: www.giltzarri.info , telefonoz edo emailen bidez: giltzarri@barakaldo.org  (94 4789597)

Giltzarri Bulegoa Etxatxu kalean dago, 10 zenbakian.