{"id":6825,"date":"2019-06-10T09:05:08","date_gmt":"2019-06-10T09:05:08","guid":{"rendered":"http:\/\/www.giltzarri.info\/actividades-giltzarri-udako-gunea\/"},"modified":"2019-07-01T10:24:32","modified_gmt":"2019-07-01T10:24:32","slug":"actividades-giltzarri-udako-gunea","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/www.giltzarri.info\/actividades-giltzarri-udako-gunea\/?lang=eu","title":{"rendered":"GILTZARRI UDAKO GUNEA \u2013 JARDUERAK"},"content":{"rendered":"

Udako jaia – Gorlizeko hondartza<\/h3>\n

Udari ongietorria egiteko, jai bat antolatuko dugu Gorlizeko pinudian. Bertan afalduko dugu, eta, gero, ilunabarra ikusiko dugu hondartzatik. Horrez gainera… hainbat sorpresa izango ditugu!<\/p>\n

ZER ERAMAN:<\/strong> arropa erosoa eta afaria.
\nEkainaren 21ean<\/strong>, 18:30-23:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko.<\/p>\n

 <\/p>\n

Kanoak eta Bigsup – Urdaibai<\/h3>\n

Kanoetan eta Bigsup tauletan ibiliko gara Urdaibaiko ibaiadarretik. Arketako portu txikitik irtengo gara, eta bertara itzuliko. Gernikako ibaiadarraren bokaleko toki adierazgarrienetatik nabigatuko gara: Laida, San Antonio eta Kanalako barnealdeko hondartzak, Mundakako irteera eta Sukarrieta.
\nBigsup-a taula handi batean egiten da, zutik edo belauniko, arraun baten laguntzaz.<\/p>\n

ZER ERAMAN:<\/strong> eguzkitako krema, bainujantziak, toalla, kamiseta bat aldatzeko, busti daitezkeen oinetakoak (ahalik eta estu eta itxienak), hamaiketakoa eta bazkaria
\nEkainaren 25ean<\/strong>, 09:30-18:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara
\nitzuliko. Prezioa: 5,34 \u20ac.<\/p>\n

 <\/p>\n

Urpekaritza-bataioa – Castro Urdiales<\/span> <\/span>(15-18 urte)<\/span><\/h3>\n

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zer sentitzen den urpean arnas egitean? Zer entzuten da? Bataio honetan argitu ahalko dituzu zalantza guztiak. Goizean, urpekaritza egingo dugu, eta, bazkalostean, hondartzaz gozatu ahalko dugu.<\/p>\n

ZER ERAMAN:<\/strong> eguzkitako krema, bainujantzia, hamaiketakoa, bazkaria eta askaria.
\nUztailaren 2an<\/strong>, 09:00-18:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko.
\nPrezioa: 5,34 \u20ac.<\/p>\n

 <\/p>\n

Txangoa Granja Murrieta basetxera – Galdames<\/h3>\n

Esne-behien baserri batera joango gara bisitan goiz batez, Galdamesera (Bizkaia).
\nTxahalak ikusiko ditugu, eta haiei buruzko hainbat gauza ikasiko: elikadura, digestio-aparatua, nola bizi diren, nola egiten duten lo, etab.
\nAnimalien janaria nola prestatzen duten ikasiko dugu; robot batek behiak nola jezten dituen ikusiko dugu zuzenean, eta CowComfort-en instalazioak (animalien ongizatea) nolakoak diren erakutsiko digute.
\nEsnetegian amaituko dugu bisita, eta dastaketa bat egingo dugu. Hain zuzen ere, esne pasteurizatu beroa eta esnekiz egindako
\npostre bat dastatuko ditugu; esaterako, esne-gainezko bizkotxoa edo natillak. Sopuertako igerilekuetan bazkalduko dugu, eta
\nhantxe emango dugu arratsaldea.<\/p>\n

Alergiarik badiozu elikagairen bati, adieraz ezazu izena ematean.<\/strong><\/p>\n

ZER ERAMAN:<\/strong> arropa erosoa, bainujantzia, hamaiketakoa eta bazkaria (ez eraman kristalezko edo beirazko ezer).
\nUztailaren 4an<\/strong>, 10:00-19:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko. Prezioa: 5,34 \u20ac.<\/p>\n

 <\/p>\n

Bilboko misterioak eta kondairak – Bilbo<\/h3>\n

Txango bat egingo dugu gauez Bilbotik, hiriko misterio eta kondaira ugariak ezagutzeko.
\nPlazaren historia ezagutu ostean, Bilboko ibai-ertzera joango gara. Han, ur ilunetan ezkutatzen den \u00abarraingizonaren\u00bb kondaira harrigarria ezagutuko
\ndugu. Gero, ibaiadarra gurutzatuko dugu Arriaga Antzokiaren ondotik, eta Plaza Berrira joango gara. Zergatik bihurtu zen toki hau \u00abVenezia txiki\u00bb?
\nZer eragin izan zuen Saboyako Amadeo I.ak eraldaketa horretan? Zonalde horretatik egingo dugun ibilbidean ikasiko dugu galdera horien erantzuna.
\nOrduan, Erriberako Merkatura joango gara Bilboko kondaira gehiago entzutera, eta, ondoren, Mesedeetako Zubiraino paseatuko gara oinezkoei
\nsorgor begiratzen dieten izaki hegodun berezi batzuk ezagutzera.
\nIbilbidea amaitzeko, Bilboko katedralera eta Yohn-en jauregira joango gara. Eraikin horiek ere badute kondaira zoragarri bat atzean, eta aho zabalik utziko gaitu.<\/p>\n

Uztailaren 6an<\/strong>, 19:00-22:00. Barakaldoko epaitegitik irtengo gara, eta bertara itzuliko. Prezioa: 3,21 \u20ac.<\/p>\n

 <\/p>\n

Txangoa Gamarrako igerilekura – Vitoria-Gazteiz<\/h3>\n

Gamarrako igerilekura egingo dugu ikasturteko azken txangoa: uraz, eguraldi onaz eta konpainia ezin hobeaz gozatu ahalko dugu.<\/p>\n

ZER ERAMAN:<\/strong> bainujantzia, hamaiketakoa, bazkaria eta askaria.
\nUztailaren 9an<\/strong>, 10:00-19:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko. Prezioa: 5,34 \u20ac.<\/p>\n

 <\/p>\n

HORREZ GAINERA… Masterclass-a eta erakustaldia Wild Dance Project-ekin.<\/h3>\n

Uztailaren 11n<\/strong>, 18:30-19:30ean, Anaien Parkean<\/p>\n

 <\/p>\n

 <\/p>\n

Katalogoa hemen deskargatu ahal duzu<\/a><\/p>\n

Baimena hemen deskargatu ahal duzu<\/a><\/p>\n

 <\/p>\n