ZIENTZIA ASTEA BARAKALDON

Azaroaren 7tik 11ra

 

Barakaldoko Clara Campoamor Zentro Zibikoa aurten errepikatzen du Barakaldoko egoitza moduan. Bertan, Zientzia Asteak zenbait hitzaldi, tailer eta ikuskizun zientifiko eskainiko ditu.

 

 

Herriko Plazan kokatuko da Karpa Gaztea. Karpa honek atrakzio teknologikoak ditu barruan: surf, arraun eta uretako motoen simulatzaileak. Tailerrak eta partaidetzazko elementu teknologikoak ere instalatuko dira, kroma bideo bat edo “training” programa bat, besteren artean, eta horietan egin ahal izango dituzte gazteek beren animazioak eta bideoak.

 

Zientzia eta teknologia irisgarriagoak, dibertigarriagoak eta partaidetzan oinarrituagoak izatea da xedea.

 

Publikoa: 12 eta 35 urte bitarteko gazteentzako jarduerak

Lekua: Herriko Plaza

Data: Azaroak 9 eta 10

Ordutegia: Azaroaren 9an, 17:00etatik 20:00etara

Azaroaren 10ean, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara

Ez da beharrezkoa izena ematea. Sarbidea libre edukiera bete arte