“Eraikitzen gaituzten hitzak” Ekimen artistikoa

Zer da?

Proiektu artistiko bat da, non berdintasunarekin, elkartasunarekin eta talde-lanarekin, dantza, musika eta antzerkia bateratuta landuko dugun. Helburua, gizartean zabaltzen diren eta elkarbizitzan eragin kaltegarria izan dezaketen estereotipo negatiboei, aurreititziei eta zurrumurruei aurre egitea da.

Nork zuzenduko du?

Gure nerabeak bideratuko dituzten pertsonak Matxalen de Pedro eta Igor de Quadra izango dira, HORMAN POSTER lankidetza-proiektuarekin.

Noiz eta non?

Proiektua martxoaren 17tik 27ra bitartean gauzatu da ISZn (Anaien Parkean), Lurkitzagako Topalekuan eta Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Lekuak eta orduak egunaren arabera aldatuko dira. Web orriko ekintzen egutegian begiratu dezakezue.

Emanaldia martxoaren 27an, 19:00etan izango da Clara Campoamor Zentro Zibikoan. Horretarako gonbidapenak banatuko dira.