GILTZARRIREN TOPALEKU BERRIA

Azaroaren 17an, Barakaldoko nerabeentzako topaleku berria inauguratuko da, GILTZARRI udaleko nerabeak parte hartzeko eta hezitzeko zerbitzuaren barruan.

Integrazio Soziokulturaleko Zentroko (ISZ) 3. solairuan dagoen Barakart Erakusketa Areto zaharra Barakaldoko erdialdean dagoen gazteentzako topalekurik handiena bilakatu da, proiektuan IKEAk emandako laguntzari esker.

Proiektua diseinatzerakoan, erabiltzaileen iritzia hartu da kontuan hasiera-hasieratik. Aretoan gune desberdinak egongo dira eta leku batetik bestera mugi daitezkeen altzariak jarri dira, momentu bakoitzean erabiltzaileek izan ditzaketen beharren arabera.

Gozatzeko eta ekintza ezberdinak egiteko guneaz gain, topalekua berritasun bat dauka: ikasteko gela bat. Gela hau, Giltzarriko neska-mutilen eskura egongo da etxeko lanak edo klaseko proiektuak egin dezaten.

Halaber, topalekuaren kokapen berria gazteak ISZko pertsona nagusiekin harremanetan jartzeko aukera ere emango du proiektu honek.