Giltzarri gazteen plataformak web orri berria du

Gazte Bulegoa eta Giltzarri zerbitzuek web orri berria dute. 8.600 erabiltze inguru dituzten gazteen plataformek orain arte ez dute zerbitzu hori eduki, baina aurrerantzean, Barakaldoko Udaleko Gazteria arloak bultzatutako jarduerak egunero azaltzeko baliatuko dute.

Gazteen informazioa, orain arte, udal web orriko `Gazteak´ atalean jarri izan da. “Neska-mutilek gero eta gehiago erabiltzen dituzte mugikorrak eta tabletak, horregatik, gazteengandik eta beraien ohituretatik hurbilago egoteko bide ematen digun formatu bat sortzea erabaki dugu” azaldu du Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen Prebentzio Arloko zinegotzi Nerea Canterok. “Gauzak horrela, zerbitzu bakoitzerako web orri pertsonalizatua sortzea erabaki genuen, eskaintzen dutena bereizita eta mugikorretara eta tabletetara egokitua, edozein unetan erabiltzeko aukera izan dezaten” gehitu du.

Web orri berriak gaurtik hasita bisita daitezke https://www.giltzarri.info/ eta https://www.gaztebulegoa.net/  helbideetan. Gainera, Udal web orrian (www.barakaldo.org ) aipatu orrietarako estekak jarriko dira, orriaren eskuinaldean dagoen `gazteak´ atalean.