Deskargatu hemen laguntza-materiala

Urtero, Barakaldoko Udaleko 12 eta 18 urte bitarteko neska eta mutilekin Hezkuntza Aisialdi eta Partaidetza Zerbitzuak Emozio Jardunaldiak egiten ditu, gure nerabeen hezkuntza eta osasun emozionalaren alderdiak lantzeko, hala nola autoestimua, emozioen kontrola, afektibitatea edo arriskuen kudeaketa. Oraingo honetan, Jardunaldi hauen 14. edizioa ospatuko dugu, eta gaia, ohi bezala, joan den urrian Giltzarri Plataformaren batzarrean aukeratu zuten neska-mutilek, “Nire oinetakoak jantzi/Ponte mis zapatos” lelopean.

Beste batzuetan bezala, jardunaldiak bi saiotan garatuko dira, alde batetik nerabeei zuzenduriko saio bat, eta familiei eta bestelako hezitzaileei zuzendutakoa, bestetik.

Bi topaketen edukiak berdinen arteko laguntzan jartzen du arreta, eta nola lagundu gazteei rol desberdinetatik: lagunak, gurasoak, hezitzaileak … egunerokoan agertzen zaizkien egoeretan:

  • Nerabeei zuzendutako topaketa: Batzuetan zaila egiten zaigu bestearen lekuan jartzea, eta ez dakigu nola lagundu aholkua eskatzen digutenean. 12 eta 18 urte bitartekoentzat. Otsailaren 27an, 17: 30ean. Lekua: Barakaldoko Topalekua (CIS, Los Hermanos parkea, 3. solairua.
  • Guraso eta hezitzaileentzako topaketa: Otsailaren 28an, 18.00etan. Lekua: Barakaldoko Topalekua (CIS, Los Hermanos parkea, 3. solairua), seme-alabei laguntzeko orduan sortzen diren zalantza askori erantzuteko, epaitu gabe. Helburua seme-alabei laguntzeko unea erraztuko dieten jarraibide eta baliabide batzuk eskuratzea izango da.

Topaketetara joatea doakoa izango da eta aldez aurretik izena eman beharko da Zerbitzuko Topalekuetan (CIS, Los Hermanos parkea, 3. solairua eta Gurutzetako Gizarte Etxea), baita 94 4789597 eta 94 4789641 telefonoetan edo giltzarri@barakaldo.eus helbide elektronikoan ere.