Giltzarriko neska-mutilek Somos Arrontegi Gara proiektuan parte hartu dute

Barakaldoko udalerriko 40 gizarte-eragilek baino gehiagok hartu dute parte  Osasun Komunitarioaren astean (maiatzaren 15etik 21era). Proiektuaren helburua elkarbizitza bultzatzea da,  kultura eta belaunaldi ezberdinen ikuspegitik.

Somos Arrontegi Gara proiektua Arrontegiko Mendialde elkarteak sortu zuen, eta, kolaboratzaileen artean, Giltzarri Plataforma dago. Erdiguneko Auzo Batzordeak, Barakaldoko erdiguneko auzoak dinamizatzeko ardura duen komisioak, hainbat ekimenetan  hartu du parte , hala nola, Mus tailerrean, Ipuin kontalariarenean (Arimaktore eta Berber elkartearekin batera) eta abar. Gainera,  askari osasuntsuari buruzko tailerra antolatu du Bagatza auzoko sukaldaritza taldeak, parte hartu nahi duen edonori zuzendua. Azkenik, Giltzarri Eskola dugu, gazteen dinamizaziorako eskola. Arrontegiko eskolan, aste komunitarioari itxiera eman diote Giltzarriko neska-mutilek, zenbait kulturarteko jokoak prestatuz.