GILTZARRIK ERE BERE HARRI-KOSKORRA JARRI ZUEN

Urte bat gehiago, abenduaren 16an, Giltzarrik, Barakaldoko Lehen Hezkuntzako 20 ikastetxekin, Herriko Plazan antolatutako Haurren Merkatu Txiki Solidarioan parte hartu du.

Horretarako, aurreko asteetan tailer ezberdinak antolatu ziren Barakaldoko (CISean) eta Gurutzetako topalekuetan. Gazteek eskulanak egin eta saldu zituzten Giltzarriren stand-ean (pote barruan sartutako kandelak, elur panpinak, txotxongiloak, margotutako harriak…). Halaber, egun horietan, Gabonetako produktu desberdinak bildu ziren (turroia, hestekiak, bonboiak, gailetak, kafea, polboroiak…) saski solidarioak prestatzeko. Saski hauek zozkatu egin ziren, txartel-solidarioen salmentaren bidez.

rastrillo-1

Stand-az gain, makillaje solidario tailer bat egin zen txikienen aurpegiak margozteko. Gainera, gure gazteek dantzekin, magia ikuskizunekin, stand-ean jolas ezberdinak egiten eta abarrekin ekitaldia dinamizatu zuten egun osoan zehar. Egun apartekoa izateko eta, nola ez, elkarkidetasuna giroan mantentzeko behar zen guztia egiten saiatu ziren Giltzarriko gazteak..

Merkatutik pasa zareten guztiek ezarritako harri-koskorrari esker, 18300€ bildu dira. Jasotako dirua “La cuadri del Hospi” erakundearentzat izango da, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Etxez-etxeko Laguntza eta Zainketa Aringarriak Unitaterako, hain zuzen ere.

Mila esker kolaboratu zenuten guztiei!