Giltzarri Neguko Gunea

Giltzarri Plataformaren neguko ekintzak, GILTZARRI NEGUKO GUNEAren programaren barruan, amaitu dira arrakasta eta parte hartze handiarekin.

Oporraldi honetan ez dugu denbora galdu eta aisialdi, kultura, solidaritatezko hainbat ekintzetan parte hartu dugu, eta aldi berean ikasi eta ondo pasatu dugu.

Emanaldiak, ipuin kontaketak, irteera, dantzaldiak, misterioa…. eta Gurutzetako eta San Bizenteko topalekuak… zu bezalako 12 -18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako 20 ekintza baino gehiago!!