Giltzarri https://www.giltzarri.info/?lang=eu Plataforma de actividades juveniles de Barakaldo Fri, 08 Mar 2024 10:10:29 +0000 eu hourly 1 https://wordpress.org/?v=6.5.2 Udaberriko Gunea https://www.giltzarri.info/udaberriko-gunea/?lang=eu Fri, 08 Mar 2024 10:10:17 +0000 https://www.giltzarri.info/udaberriko-gunea/ Hauek dira Udaberriko Giltzarri taldeak antolatu dituen jarduerak. Oraindik Topalekuen jardueretan izena eman dezakezu zuzenean edo telefonoz 94 478 95 97 (10:00-14: 00) edo 94 478 96 41 (17:00-20: 00) telefonoetara deituz.

]]>
EMOZIO JARDUNALDIAK 2024 https://www.giltzarri.info/jornadas-emozio-2024/?lang=eu Fri, 02 Feb 2024 17:02:49 +0000 https://www.giltzarri.info/jornadas-emozio-2024/ Urtero, Giltzarrik Emozio Jardunaldiak egiten ditu, nerabeen Hezkuntza eta Osasun Emozionalaren alderdiak lantzeko, hala nola autoestimua, emozioen kontrola, afektibitatea edo arriskuen kudeaketa. Oraingo honetan, jardunaldi hauen 18. edizioan, sexualitatea eta afektibitateaz arituko gara, zuek inkestetan aukeratutako gaiak.

Giltzarritik familientzako zein zuentzako topagune bat eskaintzen dizuegu, zeuen zalantzak eta kezkak askatasunez partekatzeko gai den aditu batekin. Gainera, tailerraren aurretik dituzuen galdera eta zalantza guztiak anonimoki bidali ahal izango dituzue galdetegi honen bidez.

Gazteentzako topaketa otsailaren 23an izango da eta bi tailer izango dira:

  • -bat, 17.00etan, 2006tik 2009ra bitartean jaiotakoentzat
  • -eta 18:30ean 2010 eta 2011 urteen artean jaiotakoentzat.

Izena emateko Topalekuetatik pasa eta otsailaren 20ra arte eman beharko da baimena (deskargatu hemen)

Familiei ere martxoaren 6ko tailerran parte hartzera gonbidatzen dizuegu Tailerra AIZU! -tik antolatzen da zuentzat, oso garrantzitsua baita nerabezaroan zuen sexualitatea artatzea eta bertan zuei sor dakizkizuekeen zalantzak argitzen laguntzea.

Familientzako izen-ematea: esteka honen bidez

]]>
BARAKALDOKO LEHEN IRISGARRITASUN PLAN UNIBERTSALEAN PARTE HARTUKO DUGU https://www.giltzarri.info/participamos-en-el-primer-plan-municipal-de-accesibilidad-universal/?lang=eu Fri, 01 Dec 2023 15:18:32 +0000 https://www.giltzarri.info/participamos-en-el-primer-plan-municipal-de-accesibilidad-universal/ Barakaldoko Udala bere lehen Irisgarritasun Plan Unibertsala idazten ari da.

Irisgarritasun unibertsala da hiriek, zerbitzuek eta ekipamenduek bete behar duten baldintza, pertsona guztiek ulertzeko eta erabiltzeko modukoak izan daitezen, segurtasun- eta erosotasun-baldintzetan, eta ahalik eta modu autonomoenean eta naturalenean. Irisgarritasun unibertsalean, irisgarritasun fisikoa eta sentsoriala sartzen dira, baina baita irisgarritasun kognitiboa ere, pertsona guztiek erraz ulertzeko, komunikatzeko eta elkarreragiteko aukera izan dezaten.

Gure helburua Barakaldo irisgarria eta erosoa izatea da, bertan pertsona guztiak bizi gaitezen, bereizketarik gabe.

Horregatik, gazteok ere parte hartu behar dugu Plan honen definizioan, bai eta gure inguruneari, baliabideei eta zerbitzuei buruzko errealitatearen azterketan ere.

Hilabete batzuetan Giltzarritik ere lan egingo dugu Plan hau egiteko. Gai honetan lan egin nahi duzuen pertsonak animatzen zaituztegu, esan diezaguzuen aditu-talde bat osatzeko.

Gainera, laster inkesta batzuk izango dituzue eskuragarri Topalekuetan, baita online formatuan ere, zuen iritzia zuzenean eman ahal izateko.

]]>
2023-2024 IKASTURTEKO LEHENENGO ASANBLADA https://www.giltzarri.info/1a-asamblea-del-curso-2023-2024/?lang=eu Fri, 01 Dec 2023 15:11:07 +0000 https://www.giltzarri.info/1a-asamblea-del-curso-2023-2024/ Gaur, abenduak 1 ostirala, 2023-2024 ikasturteko lehen ASANBLADA egingo dugu Los Hermanos Parkeko CISen. 18: 00etan itxarongo dizuegu!

]]>
GILTZARRI NEGUKO GUNEA 2023 https://www.giltzarri.info/giltzarri-neguko-gunea-2023/?lang=eu Mon, 27 Nov 2023 11:56:15 +0000 https://www.giltzarri.info/giltzarri-neguko-gunea-2023/ Martxan gaude Gabonetarako jardueren programazioarekin. Hona hemen izena emateko esteka:

https://www.barakaldo.eus/OficinaVirtualBarakaldo/tramites/acceso.do?id=520

Zozketetarako aurreinskripzioak azaroaren 27tik abenduaren 10era bitartean egin daitezke, bai Barakaldo eta Gurutzetako Topalekuetan, bai Udal Egoitza Elektronikoan, ziurtagiri digitalarekin (BAKQ).

]]>
“ZEUK ERE BIZITZA BAT SALBA AHAL DUZU” EGITASMOA https://www.giltzarri.info/zeuk-ere-bizitza-bat-salba-ahal-duzu-egitasmoa/?lang=eu Mon, 27 Nov 2023 08:21:28 +0000 https://www.giltzarri.info/?p=14072

Joan den urriaren 21ean amaitu genuen proiektu polit hau, joan den ikasturte osoan Osakidetzarekin batera landu duguna.
Giltzarriko neska-mutil talde baten ekimenez, eta Kontseiluaren laguntzarekin, gure eskualdeko Osakidetzako taldera jo genuen, gazteei bihotz-biriketako larrialdi bat artatzeko prestakuntza eskaintzeko, baldin eta muturreko egoera baten aurrean bagaude, gure ikastetxeetan edo edozein lekutan.


2023. urte osoan oinarrizko prestakuntza egin dugu doktore eta erizain espezialistekin, eta, ondoren, Giltzarrin parte hartzen duten 100 neska-mutili baino gehiagori zuzendutako prestakuntza egin dugu.


Azkenik, urriaren 21ean, larunbata, Bihotz eta Biriketako Bizkortze Maratoia egin genuen Barakaldoko Frontoian, eta bertan parte hartu nahi izan zuten Barakaldoko biztanleei oinarrizko suspertze bat nola egin erakutsi genien. Prestakuntza hori ahalik eta herritar gehienengana zabaltzea da gure helburua, eta, horrekin batera, urtetik urtera bizitzak salbatzen laguntzea.

]]>
GRUPOS JUVENILES 2023-2024 https://www.giltzarri.info/grupos-juveniles-2023-2024/?lang=eu Wed, 20 Sep 2023 07:28:47 +0000 https://www.giltzarri.info/grupos-juveniles-2023-2024/ A partir de la semana que viene podéis realizar la inscripción a los grupos juveniles generales y grupos de valores de este curso 2023-2024. Toda la info y autorizaciones pinchando aquí.

Por otro lado, en cada instituto se irán creando grupos juveniles específicos según las propuestas que vayáis haciendo llegar a las educadoras. Estad atentos/as a estos primeros días de patio ya que las educadoras pasarán a preguntaros qué grupos queréis crear para este nuevo curso.

Mientras tanto, aquí os dejamos la oferta de grupos generales y de valores para que os podáis apuntar, si os apetece:

GRUPOS GENERALES:

Gazte sortzaileak. Crea un espectáculo. Viernes. (Octubre a enero) 17:00-19:00 Zirkodomoa.

Acrobacias. Viernes. (Febrero a mayo) 16:30 – 18:00 Zirkodomoa.

Guitarra avanzado. Jueves. 16:00 – 17:00 C.C. Cruces

Guitarra iniciación. Jueves. 17:00 – 18:00 C.C. Cruces

All dance. Viernes. 17:00 – 18:00. Edificio CIS. Puedes elegir una o las dos:

K-pop (octubre a enero)

Comercial. (febrero a junio)

Gazte training. Defensa personal. Viernes. 17:00 – 18:00 Karate Done Bikendi.

GRUPOS DE VALORES/COMISIONES:
Las plazas se asignarán por orden de inscripción.

Se podrán elegir máximo 2 grupos.
Se reservará una plaza por grupo juvenil para jóvenes con diversidad funcional.
Precio: gratuito.

Gurutzetako auzo batzordea. ¡¡¡Organiza actividades en tu barrio!!! Lunes. 17:00 – 18:00 C.C. Cruces

Haize errota martxan. Comisión de sostenibilidad. Martes (quincenal). 17:00 – 18:00 Topaleku Barakaldo

Eragile moreak. Comisión de igualdad para chicos y chicas. (14-18 años)Sábados (quincenal). 12:00 – 13:30 Edificio CIS

Euskal taldea. 5 sesiones (el horario se realizará con las personas interesadas)

Giltzarri eskola I. Escuela de formación en participación y liderazgo. Jueves (quincenal) 16:30-18:00 Edificio CIS (para nacidos/as entre 2009-2007). Dos años

PLAZO DE INSCRIPCIÓN: del 25 de septiembre al 10 de octubre.

Inscripción presencial en los Topalekus de Giltzarri (Gurutzeta y CIS). Las solicitudes se irán admitiendo por orden de inscripción. Plazas limitadas.

]]>
Itzuli gara! https://www.giltzarri.info/itzuli-gara/?lang=eu Wed, 20 Sep 2023 07:08:52 +0000 https://www.giltzarri.info/?p=14043 Lagun berriez, esperientzia berriez eta ikaskuntzez betetako ikasturte berri bat hasiko da, eta elkarrekin egingo dugu bidea, Giltzarrin.

Ostiral honetan, hilak 22, 17: 30etatik aurrera, Topalekuen ikasturte hasierako festan itxarongo zaitugu, Gurutzetan eta Barakaldo Erdialdean. Musika, askaria, jolasak eta sorpresa ugari izango dira!

Eta larunbatean, urriaren 7an, ikastaroko lehen txangoa egingo dugu. Eman izena Topalekuetan gaurtik aurrera, asteazkena 20. Izena emateko fitxa deskargatu hemen

Bagoaz!!

]]>
ASANBLADA “JASANGARRITASUNAREN ALDE LANEAN” https://www.giltzarri.info/asamblea-trabajando-por-la-sostenibilidad/?lang=eu Mon, 15 May 2023 08:02:25 +0000 https://www.giltzarri.info/asamblea-trabajando-por-la-sostenibilidad/ Dakizuenez, Jasangarritasuna da aurtengo Giltzarriren helburu bat.

Horrela, 2022-2023 ikasturteko bigarren asanblada erabili genuen gai horri buruz hausnartzeko eta gure planeta eta bertan bizi garen pertsonak hobeto zaintzeko ondorio eta konpromiso batzuk ateratzeko.

Hona hemen asanbladaren bideoa. Gustatuko zaizuela espero dugu!

]]>
GILTZARRI SUMMER 2023 https://www.giltzarri.info/giltzarri-summer-2023/?lang=eu Wed, 10 May 2023 12:39:57 +0000 https://www.giltzarri.info/?p=13993 Jada prest dago aurtengo “Giltzarri Summer” programazioa.

Aurten, txangoak, tailerrak eta hainbat ekintza izango dituzue.

Programazioa ekainaren 22an hasiko da Udako Jaialdiarekin batera. Bertan parte hartzeko gonbidapenak eskuragarri izango dituzue topalekuetan, ekainaren 7tik aurrera.

Anima zaitezte!

TAILERRAK:

• Ekainak 27. Skate Tailerra. 11:30-13:30h. Anaien Parkean. Doan

-• Uztailak 10 -11. Karmenetarako kamisetak egiteko tailerra. 11:30-13:30h. Barakaldoko Topalekua Doan

TXANGOAK:

• Uztailak 4: Garaiorako txangoa. (2005-2011 urte bitartean jaiotakoentzat). 10:00-18:00h. Prezioa: 5,40€

• Uztailak 4: Garaiorako txangoa. (2005-2011 urte bitartean jaiotakoentzat). 10:00-18:00h. 09:00-18:00h. Prezioa: 5,40€

• Uztailak 12: Gamarrako igerilekuetarako txangoa. (2005-2011 urte bitartean jaiotakoentzat). Prezioa: 5,40€

IZEN-EMATEA:

Maiatzaren 22tik ekainaren 4ra arte, Udal Egoitza Elektronikoaren bidez edo aurrez aurre topalekuetan.

]]>