Loading Events

« All Events

  • This event has passed.

TOPALEKU DIGITALA: IPUINA

15/07/2020 - 16/07/2020

ITSAS IZARRA

Egun batean, hondartzan barrena nenbilela, une oro makurtzen zen gizon bat ikusi nuen, hondarretik zerbait jaso eta itsasora botatzen zuena. Gauza bera egiten zuen behin eta berriz.
Hurbildu bezain laster konturatu nintzen gizonak eskuan zeramana olatuek hondarrean uzten zituzten itsas izarrak zirela, eta banan-banan itsasora botatzen zituela berriro.
Zer egiten ari zen galdetu nion, eta honela erantzun zidan:

Itsas izarrak berriz ere ozeanora jaurtitzen ari naiz. Ikusten duzunez, marea txikia da eta izar hauek bazterrean geratu dira, berriro itsasora botatzen ez baditut hemen hilko dira oxigeno faltagatik.

Ulertzen dut-esan nion-, baina hondartza gainean milaka itsas izar egongo dira. Ezin dituzu denak bota, gehiegi dira. Eta agian ez zara ohartuko hori kostaldean zehar ehunka hondartzatan gertatzen dela ziurrenik. Ez zara zentzurik ez duen zerbait egiten ari?

Gizonak irribarre egin, makurtu eta itsas izar bat hartu zuen, eta itsasora itzultzen ari zela, honela erantzun zidan:

Itsas izar honetarako, zentzua izan du!

(L.Eiseley)

Jarraitu sareetan!!!   Instagramen  @giltzarri   giltzarrietxean@gmail.com

Details

Start:
15/07/2020
End:
16/07/2020
Event Tags:
, , , ,