Dantza komunitarioaren inguruko proiektua – “FIVE DAYS TO DANCE”

“ISILTASUNAREN AHOTSA”

Giltzarri-n, berdintasuna, elkartasuna eta talde lana bezalako hiritar baloreak sustatu nahi ditugu. Horretarako, Aste Santuko oporretan, talde esperientzia berezi bat antolatuko dugu: 5 egun non 12-18 urteko neska-mutilek dantza eta antzerki espektakulu baten sormen prozesuan parte hartuko duten. Elkarbizitza, errespetua, onarpena, parte-hartzea eta elkar ezagutza bezalako balioak landuko dituzte prozesu horretan.

Giltzarriko neska-mutilek bost egun horietan garatutako lan artistikoa, apirilaren 11n estreinatuko dute, Barakaldoko Antzokian, “Isiltasunaren ahotsa” izenburupean. “Isiltasunaren ahotsa”, gure nerabeen gorputzen bidez (dantza eta musikaren bitartez), gaur egun esklabotza pairatzen duten umeen ahotsa izango da.

Gainera, proiektu honi esker, nerabeek euren buruak hobeki ezagutuko dituzte, haien sentimenduak zein emozioak transmititzeko gaitasuna landuz, eta agian, lehen aldiz, antzerki-dantza eta dantza modernora ere hurbilduko dira.

Proiektuaren iraupena

Apirilaren 7tik 11ra, hurrengo toki eta ordutegietan:

  •         Apirilak 7: 17:30etik 21:00etara. ISZn (Anaien Parkea)
  •         Apirilak 8: 11:00etatik 17:00etara. ISZn (Anaien Parkea)
  •          Apirilak 9: 10:002tatik 16:00etara. Lasesarreko kiroldegia.
  •          Apirilak 10: 11:002tatik 17:00etara. ISZn (Anaien Parkea)
  •          Apirilak 11: 10:00etatik 20:00etara. Barakaldo Antzokia.

 Ikuskizunaren estreinaldia, Barakaldoko Antzokian, Apirilak 11, arratsaldeko 19:00 etan izango da.

Five Days To Dance proiektuaren koreografoak

Proiekturako ekimen honen bi sortzaile izango ditugu.

Wilfried van Poppel, Holandarra, dantzari eta koreografoa. 7 urtez Bremengo antzokian dantzari eta koreografo aritu zen Holanda, Alemani eta EEBB etan dantza eta pantomimako 15 urteko esperientzia izan ondoren.

Amaya Lubeigt, Donostiarra, dantzari eta laguntzailea.

Amayak 13 urtez dantza konpainian aritu zen, 10 urtez, Barcelona eta Essen en dantza profesionala ikasten,  Essen eta Wuppertal eko konpanietan dantzari gonbidatua igaro ondoren.

Saio guztietan, uneoro, Giltzarri Zerbitzuko hezitzaileekin izango dira.

Giltzarri Bulegoa

944789597/98

giltzarri@barakaldo.org                                              www.giltzarri.info