“Intergen” Batzordea

2017ko azaroan  Barakaldoko Integrazio Sozialerako Zentroko hirugarren solairura mugitu genuen GILTZARRI TOPALEKUA. Harrezkero, bertako hainbat erabiltzaile, eta batez ere pertsona nagusiekin, harremanetan jartzeko aukera izan dugu.

 

Beraz, 2017-2018 ikasturtean, Giltzarriko neska-mutilok 10 laguneko belaunaldi arteko lankidetza taldea sortu genuen, “Integen” Batzordea deritzona, elkarrekin ezagutzeko, belaunaldi arteko lankidetza-lana ezartzeko eta adin guztietako herri bat eraikitzeko asmoarekin.

 

Elkarrekin ikasteko honako ekintza hauek martxan jarri ziren aurreko urtean: postre arinak, hiri ortuak eta altzariak egiteko tailerrak.

 

2018-2019 urtean ere aurrera goaz ekimenarekin, eta honako talde hauek sortu ditugu: altzariak egiteko tailerra, hiri ortua eta crochet-a

 

Taldeetan parte hartzeko, gurekin kontaktuan jarri zaitez helbide honen bitartez: giltzarri@barakaldo.org