Beldur Barik! Azaroaren 25an

Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-mendekotasunen prebentzio Arloak eta Emakume Arloak elkarrekin lan egin dute gazte eta nerabeen artean indarkeria sexista saihesteko ekintzen programa bat garatuz.

Horretarako Giltzarri Plataforman parte hartzen duten 12 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzenduriko programa bi eskainiko dira. Ekintza hauek azaroaren ostiraletan garatuko dira.

Neskentzako Emoziozko Autodefentsa Tailerra da lehenengoa. Azaroaren ostiraletan garatuko da Clara Campoamor Zentro Zibikoan, 17:45etik 19:45ara. Nork bere burua babesteko autoestimazioan eta autoafirmazioan oinarritutako neurriak garatzen ikasiko dute neskek.

Beste alde batetik, Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako ezkerraldeko lau herrien arteko lankidetzaren eremuan (Ezkerraldea Gaztedi), gazte eta nerabeen arteko maitasun erromantikoa jorratuko da. Gazte bikoteen arteko harremanetan indarkeria saihestea da helburua. Hezitzaile proiektu honek “MaiteZaitut.com” du izena, eta gazte bikoteen artean harreman afektibo osasuntsuak sustatzea du helburu. Horretarako, gazteek harreman osasuntsuetarako Dekalogo bat osatu beharko dute lantegi batean .

Dekalogoa agertuko duen photocall bat izango da tailer honen fruitua. azaroaren 21etik 25era bisita dezakezue Giltzarriko topalekuetan edo Barakaldoko Gazte Bulegoan.