AUZO BATZORDE. Hiritartasuna eraikitzen: Z-Day

Auzo Batzordea Giltzarriko proiektu bat da. Honen helburua auzoaren eguneroko bizitza dinamizatzea da. Batzorde honetan, 12-18 urte bitarteko neska-mutilak bizi diren auzoetako aisiazko proiektuen eta proiektu solidarioen plangitzaren protagonistak dira.

Oraingo honetan, Barakaldo Zentroko Auzo Batzordeak, apirilak 14 larunbatean, ezaguna den Z-Day-ren bigarren fasea antolatu zuten. Arratsalde dibertigarri bat izan zen non parte-hartzaileek zenbait froga gainditu behar izan zituzten zombie erasoaz libratzeko. Horretarako, talde bakoitzak norberaren estrategia erabili eta taldean lan egin zuten.

Ekintza, 23 neska-mutilek antolatuta egon zen, taldeko buruak, monitoreak eta zombiak barne. Haiek guztiei esker, espero bezain ekitaldi ona atera zen eta jokalariek pila bat goxatu zuten.

Hona hemen egun horretako argazki batzuk: