Atzo egin genuen ikasturte honetako azken batzarra, oso modu berezian.

Bertan behera utzi behar izan genuen ikasturteko bigarren topaketa, martxoaren 13an egitea espero genuena, eta, azkenik, amaierako batzar hau egin dugu. Bertan, konfinamendu-aldi horretan beren proiektuak eta ekimenak aurkeztu dituzten talde, batzorde eta pertsonek egin duten lanaren berri eman ziguten.

Hilabete horien garapena online ebaluatu genuen, eta ikasturte berrirako proposamenak ere jaso genituen. Zuen proposamenak bidaltzeko, idatzi giltzarri@barakaldo.eus helbidera.

Azkenik, merezi duten bezala agurtu genuen nagusien taldea, hemendik aurrera autonomiaz hegan egingo baitute. Askok boluntariotzako elkarte edo erakundeetan dituzte proiektuak, eta gure herrian mila batailatan ikusten jarraituko dugu. Zorte on bidaia honetan, neska-mutilak!

Hemen ikus dezakezue #giltzarrietxean ekimenaren azken hiruhilekoaren laburpena. Gustatuko zaizuela espero dugu!