GILTZARRI UDAKO GUNEA – JARDUERAK

Udako jaia – Gorlizeko hondartza

Udari ongietorria egiteko, jai bat antolatuko dugu Gorlizeko pinudian. Bertan afalduko dugu, eta, gero, ilunabarra ikusiko dugu hondartzatik. Horrez gainera… hainbat sorpresa izango ditugu!

ZER ERAMAN: arropa erosoa eta afaria.
Ekainaren 21ean, 18:30-23:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko.

 

Kanoak eta Bigsup – Urdaibai

Kanoetan eta Bigsup tauletan ibiliko gara Urdaibaiko ibaiadarretik. Arketako portu txikitik irtengo gara, eta bertara itzuliko. Gernikako ibaiadarraren bokaleko toki adierazgarrienetatik nabigatuko gara: Laida, San Antonio eta Kanalako barnealdeko hondartzak, Mundakako irteera eta Sukarrieta.
Bigsup-a taula handi batean egiten da, zutik edo belauniko, arraun baten laguntzaz.

ZER ERAMAN: eguzkitako krema, bainujantziak, toalla, kamiseta bat aldatzeko, busti daitezkeen oinetakoak (ahalik eta estu eta itxienak), hamaiketakoa eta bazkaria
Ekainaren 25ean, 09:30-18:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara
itzuliko. Prezioa: 5,34 €.

 

Urpekaritza-bataioa – Castro Urdiales (15-18 urte)

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari zer sentitzen den urpean arnas egitean? Zer entzuten da? Bataio honetan argitu ahalko dituzu zalantza guztiak. Goizean, urpekaritza egingo dugu, eta, bazkalostean, hondartzaz gozatu ahalko dugu.

ZER ERAMAN: eguzkitako krema, bainujantzia, hamaiketakoa, bazkaria eta askaria.
Uztailaren 2an, 09:00-18:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko.
Prezioa: 5,34 €.

 

Txangoa Granja Murrieta basetxera – Galdames

Esne-behien baserri batera joango gara bisitan goiz batez, Galdamesera (Bizkaia).
Txahalak ikusiko ditugu, eta haiei buruzko hainbat gauza ikasiko: elikadura, digestio-aparatua, nola bizi diren, nola egiten duten lo, etab.
Animalien janaria nola prestatzen duten ikasiko dugu; robot batek behiak nola jezten dituen ikusiko dugu zuzenean, eta CowComfort-en instalazioak (animalien ongizatea) nolakoak diren erakutsiko digute.
Esnetegian amaituko dugu bisita, eta dastaketa bat egingo dugu. Hain zuzen ere, esne pasteurizatu beroa eta esnekiz egindako
postre bat dastatuko ditugu; esaterako, esne-gainezko bizkotxoa edo natillak. Sopuertako igerilekuetan bazkalduko dugu, eta
hantxe emango dugu arratsaldea.

Alergiarik badiozu elikagairen bati, adieraz ezazu izena ematean.

ZER ERAMAN: arropa erosoa, bainujantzia, hamaiketakoa eta bazkaria (ez eraman kristalezko edo beirazko ezer).
Uztailaren 4an, 10:00-19:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko. Prezioa: 5,34 €.

 

Bilboko misterioak eta kondairak – Bilbo

Txango bat egingo dugu gauez Bilbotik, hiriko misterio eta kondaira ugariak ezagutzeko.
Plazaren historia ezagutu ostean, Bilboko ibai-ertzera joango gara. Han, ur ilunetan ezkutatzen den “arraingizonaren” kondaira harrigarria ezagutuko
dugu. Gero, ibaiadarra gurutzatuko dugu Arriaga Antzokiaren ondotik, eta Plaza Berrira joango gara. Zergatik bihurtu zen toki hau “Venezia txiki”?
Zer eragin izan zuen Saboyako Amadeo I.ak eraldaketa horretan? Zonalde horretatik egingo dugun ibilbidean ikasiko dugu galdera horien erantzuna.
Orduan, Erriberako Merkatura joango gara Bilboko kondaira gehiago entzutera, eta, ondoren, Mesedeetako Zubiraino paseatuko gara oinezkoei
sorgor begiratzen dieten izaki hegodun berezi batzuk ezagutzera.
Ibilbidea amaitzeko, Bilboko katedralera eta Yohn-en jauregira joango gara. Eraikin horiek ere badute kondaira zoragarri bat atzean, eta aho zabalik utziko gaitu.

Uztailaren 6an, 19:00-22:00. Barakaldoko epaitegitik irtengo gara, eta bertara itzuliko. Prezioa: 3,21 €.

 

Txangoa Gamarrako igerilekura – Vitoria-Gazteiz

Gamarrako igerilekura egingo dugu ikasturteko azken txangoa: uraz, eguraldi onaz eta konpainia ezin hobeaz gozatu ahalko dugu.

ZER ERAMAN: bainujantzia, hamaiketakoa, bazkaria eta askaria.
Uztailaren 9an, 10:00-19:00. Barakaldoko Landetako bus-geltokitik edo Gurutzetatik aterako gara, eta bertara itzuliko. Prezioa: 5,34 €.

 

HORREZ GAINERA… Masterclass-a eta erakustaldia Wild Dance Project-ekin.

Uztailaren 11n, 18:30-19:30ean, Anaien Parkean

 

 

Katalogoa hemen deskargatu ahal duzu

Baimena hemen deskargatu ahal duzu

 

  • Eguraldiak txangoa egitea eragotziko balu, bi egun lehenago jakinaraziko zaie jardueran izena emana dutenei.
  • Txangoan gaudela eguraldiak txarrera egingo balu, lehenago itzuliko ginateke, eta baimenean adierazitako kontaktuari jakinaraziko genioke aurretik.
  • Uretako jardueretarako, ezinbestekoa da igerian jakitea

 

Informazio gehiago:

www.giltzarri.info

giltzarri@barakaldo.org

Giltzarri Bulegoa: 94 478 95 97 / 94 478 96 41