GILTZARRIREN 2. BILTZARRA. Martxoak 24, ostirala.

Ostiral honetan, martxoaren 24an, 18:30etan, Giltzarriren 2016-2017 ikasturteko 2. Biltzarra ospatuko da. Biltzarra CISen izango da eta plataformako jardueren eta gazte taldeen kide diren 200 neska-mutilek parte har dezatela espero da.

 

Lehenengo biltzarrean egin ziren proposamen eta kezkak batu ostean, Giltzarriko Kontseiluak pertsona berdinen arteko elkarbizitzaren gaia lantzea erabaki du. Biltzarraren metodologiari dagokionez, ikasturtearen bigarren bilera honetarako, biltzarrera bertaraturiko pertsonen parte-hartze aktiboagoa lortzea aintzat hartu dugu. Horretarako, gai baten inguruan hausnartzeko jarduera eta dinamikak proposatuko ditugu.

 

Bullynga eta berdinen arteko indarkeria oraindik gai kezkagarria da nerabeentzat. Hori dela eta, euren artean elkarbizitzarako, tolerantziarako eta bakerako jarrerak bultzatzen saiatuz, gai hori lantzeko beharra ikusi dute Giltzarriko neska eta mutilek. Ikuspegi positibo batetik landuta, eta ez arazotik. Modu honetan, prestatutako dinamiken bitartez, indarkeria (emozional zein fisikoa) jasaten duten pertsonen lekuan jartzeko beharra azalduko da eta gaizki pasatzen ari diren horiei laguntza eskaintzeko estrategiak planteatuko dira.  ­