Gaur, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko eguna dugu, eta berriro Giltzarritik, ozen eta argi esaten dugu: biolentzia matxistarik ez.

Dibertsitatean oinarrituriko biolentzia sexistarik gabeko gizartea nahi dugu. Eta nahia hori lortzeko, guztiok ditugu ardurak. Guztion artean gizarte ez sexista lortuko dugu. Gizartea, gure etxea, territorio askea ta zoriontsu bihurtuko dugu. Libre ta zoriontsuak izan nahi dugulako, ez ausartak.