Aurten ere, GILTZARRI Gazteen Partaidetzarako Udal Plataformako neska-mutilok Haurren Eskubideen Kartaren Onarpena ospatuko dugu. Oraingoan UNICEFek proposatutako leloa gureganatuko dugu “Por mi y por todos mis compañeros” (#PorTodosMisCompañeros). Kanpaina honek munduko milaka haurren egoeraz kontzientziatu nahi ditu herritarrak, haurrak ahaldunduz eta haiekiko elkartasuna agertuz.

                                          

https://www.unicef.es/portodosmiscompaneros#intro

 

Azaroan, haurren eskubideen nazioarteko eguna ospatzeko txapak diseinatzeko lehiaketa batean parte hartu ahal izango dute 12 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek, hilaren 18ra arte euren diseinuak Giltzarriren posta elektronikora (giltzarri@barakaldo.org) edo Whatsapp bidez 688 80 98 96 zenbakira bidaliz. Azaroaren 20an bertan, Barakaldoko eta Gurutzetako Topalekuetan, 18: 00etan, Kahoot ginkana birtuala egingo da gai horren inguruan, gazte guztiek parte har dezaten.

 

UNICEFen hitzetan, ” Orain arte egindako aurrerabidea ospatzeko eguna da azaroaren 20a, baina, batez ere, haur behartsuenen egoerari buruzko arreta pizteko eguna da, haurren eskubideak ezagutarazteko eguna, eta pertsonak beren ongizatearen eta garapenaren alde egunez egun lan egitearen garrantziaz sentikortzeko eguna”.