2018-2019 Ikasturteko 1. Asanblada

Ostiral honetan ikasturte honen 1. Asanblada burutuko dugu. Bertan Plataformara gehitu berri diren gazteei ongi etorria emango diegu eta gainera hiruhilabete honetan egingo diren proiektuak ezagutzeko aukera izango dugu, besteak beste: Beldur Barik, Plaza Solidarioa, Elikagaien bankua,… non gazteek parte hartu ahal izango duten bere izaera solidarioena erakusten. Eragile Moreak, Intergen edota Jasangarritasun batzordeetan parte hartu ahal izango dugu eta datorren Emozio Jardunaldietan kexkarik handienak eragiten diguten eta interes gehien pizten gaituzten gaiak bozkatuko ditugu. Baina dena lan egitea ez denez, gabonetako oporretan prestatuko ditugun ekintzak ezagutu eta proposatu ahal izango ditug, gazte taldeetan eta Inauterietan ere izena eman ahal izango dugu.
Ilusio pila bat eta urte oso bat aurretik!!!
Itxaroten zaituztegu!