XIII EMOZIO JARDUNALDIAK

Urtero, Giltzarrik, Barakaldoko Udaleko 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako aisialdi hezigarri eta parte-hartzailearen zerbitzuak, Emozio Jardunaldiak antolatzen ditu, nerabeen hezkuntza eta osasun emozionalaren inguruko hainbat alderdi lantzeko, hala nola, autoestima, emozioen kontrola, eta abar. Aurten, XIII. jardunaldietako gaia maitasuna nerabetasunean izango da.

 

Nerabetasunean neska mutilek etorkizuneko erabakiak gidatuko dituzten arauak, baloreak, eta abar eraikitzen dituzte; horien artean, bikote-harremanak. Maitasunaren inguruan ere hezitu behar ditugu nerabeak, maitasun helduari dagokion fasera heltzeko.

 

Nagusiekin edukiko duten komunikazioaren hurbiltasun- edo urruntasun-gradua gai horiek zelan lantzeko moduak zehaztuko du.

 

Giltzarri zerbitzuak beharrezkotzat hartzen du gai hori adituekin lantzea, gogoeta egiteko eta eztabaidatzeko espazioak sortze aldera. Hala, maitasunaren inguruan hitz egiteko orduan sortuko diren zalantzak landuko dira gazteekin.

 

Horregatik, jakinarazten dizuegu 12 – 18 urte bitarteko gazteentzako egingo den saio bat antolatuko dela otsailaren 13an, asteazkenean, 18:00etan. Han, gazteen bizipenak entzungo ditugu, bai eta honako ezaugarri hauek landu ere: haien esperientziak, nola bizitzen duten, nola sentitzen diren, etab. Helburua izango da gaia naturalizatzea eta erlazio osasungarriak izaten ikastea.

 

Beste alde batetik, gurasoei, tutoreei, teknikoei eta gizarte-hezkuntza eragileei zuzendutako jardunaldian parte hartzera  gonbidatu nahi zaituztegu. Jardunaldia Barakaldoko Topalekuan, ISZ.n, Anaien Parkean egingo da, otsailaren 14an, ostegunean, 18:30etan.

 

Bi jardunaldiak Biko Arloak elkarte sexologikoaren esku izango dira.

Jardunaldia irekia eta doakoa da. Gazteek baimen bat entregatu beharko dute Topalekuetan eta gurasoei, tutoreei, teknikoei eta gizarte-hezkuntza eragileei zuzendutako jardunaldira joan nahi izanez gero, izena eman behar duzue e-mail honen bidez: giltzarri@barakaldo.org, edota telefonoz: 94 478 95 97 /       688 80 98 96. Izena emateko azken eguna: otsailak 12.

Gaiari lotutako punturen bat landu nahi baduzue, zuen galderak eta zalantzak bidali ahal dizkizuegu, hezitzaileei aldez aurretik bidaltzeko.

 

 

GILTZARRI BULEGOA

Tel. 944 789 597

giltzarri@barakaldo.org