Klick-In: Begiradak elkarbanatzen. Elkarbizitzarako narraziotxoak

klickinElkarbizitzarako Narraziotxoak gazteak sentsibilizatzeko partaidetzazko proiektua da, eta eduki zein narrazio digitalak sortzea dauka helburu elkarbizitzaren hobekuntza sustatzeko asmoz.

HELBURUA

Klick-In proiektuak gazteak sentsibilizatu nahi ditu etorkinei buruz entzuten diren bereizkeriazko mezuen inguruan. Era berean, bestearen ezagutza sustatu, kultura arteko harremanak bultzatu eta etorkinen estigmatizazioaren aurkako mezu digitalak sortu eta zabaldu nahi ditu, baita beste era bateko elkarbizitza sortu daitekeela baieztatzen duten mezu onak ere.

NOLA EGITEN DA?

Horretarako, 12-18 urte arteko neska-mutilak hiruna orduko hiru saiotan bilduko dira, non zuzenean eta zeharka hausnartuko dute etorkinen inguruko aurreiritziei eta zurrumurruei buruz, zurrumurruen aurkako mezuak diseinatzeko asmoz.

klickin2