Gurasoen txokoa

ZER DA GILTZARRI?

Barakaldoko gazte ekimenen eta  12tik 18ra bitarteko nerabeak partaide dituzten jardueren plataforma.

Plataforman heziketa prozesu anitzak batera dihardute.

Prozesuetako bat plataformaren oinarria da: jardueretako gazte taldeak. Gazteak astero biltzen dira beren zaletasunekin zerikusia duten jarduerak garatzeko: antzerkia, break dancea, funkya, graffitia, kapoeira…

Jarduerok Barakaldoko institutu publikoetan egin ohi dira (Antonio Trueba, Beurko, Meatzak eta Gurutzeta) eta inguruko kultur etxeetan (Clara Campoamor, Zuhatzu, Retuerto, Burtzeña edo Gurutzeta).

Giltzarri plataforma Barakaldoko Udaleko Gazteria  Arloaren egitasmo bat da,  Hezkuntza Arloarekin laguntzaz, institutuetako eskolaz kanpoko jarduerak garatzeko prestatua.

 

GURASO ESKOLA
Barakaldoko Guraso Eskola esperientziak eta iritziak konpartitzeko gunea da, bertan, autolaguntza, kultura-sustapena eta gurasoen eginkizunak burutzean, bai eta pertsona gisa ere, aurki ditzakezuen arazoak mahairatzea sustatzen baita.
0 eta 12 bitarteko seme-alabak dauzkaten familiei zuzenduak.

 

XII. EMOZIO JARDUNALDIAK. SEXU-ANIZTASUNA

Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean ISZ.-ko topalekuan Emozio Jardunaldiak izango dira. Aurten, gure nerabeen proposamenari esker, genero eta sexu joera nerabezaroari buruz hitz egingo dugu.

Bigarren eguna, konkretuki, zuei gurasoei eta gizarte-hezkuntza eragileei zuzenduta dago.

Parte hartzeko e-mail bat bidali behar duzue giltzarri@barakaldo.org-era edo telefonoz deitu gure bulegora 944789597.

 

 

KONTAKTU 2018

Gainera, aurten Barakaldoko Udaleko Droga Mendekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak, doainiko formakuntza-proposamen bat martxan jarri du. Kurtsoan zehar, mintzaldiak eta tailerrak egingo dira udalerriko ikastetxetan. Formakuntza honetan, seme-alabak nerabe bihurtzen direnean
gurasoek dituzten dituzten kezkei buruz izango dira.

Informazio gehiagorako: Kontaktu 2018