Hemen utziko dizkizuegu izena emateko behar diren agiriak.

Mesedez, irakurri arretaz dokumentazio guztia.

IZENA-EMATEKO FITXA ETA 4. ERANSKINA BEHAR BEZALA SINATUTA BIDALI EMAIL BIDEZ:

giltzarri@barakaldo.eus

 

PLAZAK ESLEITZEKO BALDINTZAK:

  1. Gehienez 3 ibilbide-aukera aukeratuko dira, 1, 2, 3 jarrita, lehentasun-ordenaren arabera.
  2. Ahalik eta pertsona gehienek parte hartu ahal izan dezaten, astean behin ibilbide bakarrean parte hartu ahal izango da, eta soilik plaza libreak geratzen badira, astean bigarren ibilbide bat egin ahal izango da.
  3. Plazen ehuneko bat behar bereziak dituzten pertsonentzat gordeko da.
  4. Jarduerak aldatu edo baliogabetu ahal izango dira, salbuespenezko arrazoiengatik.

 

PLAZA MUGATUAK

Plazak esleituko dira inskripzio-ordenaren arabera. Dokumentazioa posta elektronikoz eta behar bezala sinatuta bidali behar da giltzarri@barakaldo.eus helbidera, ekainaren 23tik, 9:00etatik, ekainaren 25era arte, 14: 00etan. Ez da onartuko izena emateko epea baino lehen bidalitako eskaerarik.

Dokumentazioa paperean jaso eta GAZTEBULEGOAtik bidali ahal izango da astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara (ekainaren 23-25tik). Aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da 944789596 telefonoan.