GILTZARRI UDAKO GUNEA

Urtero bezala, Giltzarrik, udaleko neska-mutilentzako gazte ekimenen plataformak, udako programazio berezi bat prestatu du Barakaldoko 12-18 urteko gaztetxoentzat.

 

“Udako Gunea” izena duen programak Barakaldoko 12-18 urteko neska-mutilentzako ekintza irekiak eskaini ez ezik,  Giltzarri Plataforman normalean parte hartzen dutenenetzako ekimenak ere garatuko ditu.

 

Uda honetan, tailerrak eta ekimen bereziak burutuko dira aisialdi ludiko eta osasuntsua bermatzeko asmoarekin.

 

EKINTZA BEREZIAK:

  • Ekainak 22: Cluedo eta Orienting (Gorostitzako landetan). Antolatzailea: Gurutzetako Auzo Batzordea. Izen-ematea: Gurutzetako Topalekua. Arratsalde horretan parte-hartzaileek hilketa-kasu bat ebatzi beharko dute. Lotzeko lekua: Gorostitzako kiroldegiaren atea.
  • Ekainak 29: Master Classa eta Rubik Txapelketa. Clara Campoamor Z. Z.
  • Uztailak 3 eta 5: Jaietarako elastikoa egiteko tailerra.  San Bizenteko/ Gurutzetako Topalekuetan.
  • Uztailak 4: Hiriko Arteen Arratsaldea: tailerrak eta erakustaldiak: BeatBoxa, Hip Hop, BMX eta Skatearen erakustaldiak. Herriko Plazan
  • Uztailak 13. Scientific Day. Lego Mindstorms tailerra, esperimentuak… Clara Campoamor Z.Z

 

IRTEERAK:

 

  • Ekainak 24: Itsas Museora irteera eta piraguak
  • Ekainak 27: Gorlizeko hondartzara irteera
  • Uztailak 6: Garaio Parkerako irteera (Araba)
  • Uztailak 11: Urederrara irteera (Nafarroa)

 

Ohiko legez, izena emateko orriak jaso beharko dira, topalekuetan: ekainaren 23ra arte, eta Gazte Bulegoan: ekainaren 26tik aurrera.  Irteera bakoitzaren prezioa: 5,25€

Izena emateko orria

Informazio gehiagorako udaleko web orrialdea kontsultatu www.giltzarri.info, 944789597 telefonora deitu edo idatzi email bat hurrengo helbidera: giltzarri@barakaldo.org

Bestalde, Giltzarriren Instagrameko perfilean jarrai dezakezue ekintzen garapena