Azkenean hasi da ikasturtea Giltzarri Eskolan, eta lehenengo, bigarren eta hirugarren mailako taldeak osatu ondoren, gure lehen formazio irteera izan dugu dagoeneko.

Urriaren 26-27ko asteburuan Zugaztietako aterpetxean izan ginen, eta hainbat gai landu genituen: gure partaidetza-esperientziak, gure balio-eskala, elkartasun- eta boluntariotza-proiektuak aurrera eramateko dugun erantzukizuna eta gaitasuna, besteak beste.

Alde ludikoan ere tarte onak pasatu ditugu, gozogintzatik zerbait ikasi genuen eta naturan igarotako gunean ere ondo pasatu dugu.

Ilusioz eta proiektuz betetako urte bat dugu aurretik.

Gora Giltzarri Eskola!

 

 

Giltzarri Eskolak xede du nerabeen esku errealitatea aztertzeko tresnak jartzea, hura aldatzeko konpromisoa hartzea eta gizartea dinamizatzea. Finean, dinamizatzaile eskola bat da, zeinetan, talde dinamikan oinarritutako metodologia baten bitartez, talde bat dinamizatzeko behar diren tresnak eta gizarte trebetasunak eskuratuko dituzten partaideek: nola komunikatu, nola izan asertibo eta enpatiko, nola garatu gatazkak konpon-bideratzeko ahalmena eta nola bihurtu erreferente positibo, besteak beste.