Giltzarri finalista izan da AICE-ko Nazioarteko Praktika Onen Leihaketan

Finalista izan da Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Droga-menpekotasunen Arloaren ardurapean den GILTZARRI gazteen plataforma, Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkarteak sustatutako Herritarren Parte-hartze eta Heziketarako Praktika Onak lehiaketan. 2000 urtetik  elkarte horretako kide da Barakaldo.

 

62 hautagaitza aurkeztu ziren lehiaketa honetara12 herrialde eta 3 kontinentetako 49 hiri-kidetatik, haien artean, Barakaldo. .  Ekimen guztiak aztertzeko lan zaila egin ondoren, uztailaren 17an bildu zen epaimahaia.  Hain ugaria izan da aurkeztutako esperientzien garrantzia, aberastasuna eta aniztasuna, ez da erreza izan aukeraketa. Azkenean, Koreako Errepublikako Gunsango Leongo, Mexikoko Guanajuatoko  eta Portugalgo Setubaleko proiektuak suertatu dira irabazle.  Bigarren Lehiaketa honetan,  finalista izan da GILTZARRI gazteen parte-hartze proiektua.

 

Hiriaren eraldaketa eta bizitza kalitatearen hobekuntza herritarren parte-hartzean eta herritarrak gaitzean oinarritzen duten 7 esperientziarik onenen artetik nabarmendu du antolakuntzak gure proiektua.

 

GILTZARRI proiektua AICEren web orrian izango dago ikusgai, Hiri Hezitzaileen II. Sariari buruzko berariazko atal batean. Elkartearen argitalpen eta komunikabideetan ere agertuko da berria. Halaber, haren berri emango da gaur, Portugalgo Cascais herrian azaroaren 13tik 16ra arte burutzen ari den Nazioarteko Kongresuan .