UPV-EHUrekin eta hiru euskal hiriburuekin batera antolatu du Udalak aste hau, azaroaren 6tik 10era.

Zientzia Astearen xedea da zientzia giro ludikoan eta pedagogikoan herritarrei hurbiltzea.  Barakaldoko Udalak UPV-EHUrekin eta hiru euskal hiriburuekin batera hartu du parte. Azaroaren 6tik 10era, Clara Campoamor eta Gurutzeta kultur etxeetan, CIHMA Luis Choya Almaraz zentroan eta Topalekuan, besteak beste, programatuko diren hogei bat jarduerei esker, aurkikuntza gune eta ikasteko esparru bilakatuko da Barakaldo.

 

Zientzia Astea Udaleko Gazteria zerbitzura ere zabalduko da, bereziki, Giltzarriren topalekura. Izan ere, gazteek Eneko Axpe zientzilari barakaldar gaztea zuzenean ezagutzeko aukera izango dute azaroaren 8an, 16:30etik 18:30era. Bestalde, etxeko holograma bat sortzeko eta mugikorraren bidez, 3Dn bideo bat egiteko tailer bat abiaraziko da azaroaren 9an, 17:30etik 19:30era. Kromaren erabilerari buruzko jarduera bat antolatuko da fantasiak sortzeko, hala nola hegaz egitea edo dorre puntan egotea, azaroaren 14an, 17:30etik 19:30era.