Giltzarri Intergen Barakaldo ekimenarekin bat

Barakaldoko Integrazio Sozialerako Zentroko hirugarren solairuan, duela hilabete batzuk estreinatu zen Anaien parkeko topalekuan landutako asmoaren emaitza da gazte barakaldarrek sustatutako lehen belaunaldiarteko lankidetza-lana.

 

`Barakaldo Intergen” da proiektuaren izena, 2016an Hartu-Emanak erakundeak Udalarekin batera sustatu zuen proiektuaren izena hartu da helburu bera daukatelako proiektu biek: gazteen eta adinekoen arteko jarduerak sustatzea.

 

 

Dagoeneko 10 laguneko lan-batzorde bat eratuta dago. Gazteek eta nagusiek egin duten lan-planean, ekintzak eta proiektuak ere sartu dituzte, hala nola elkarrekin ikasteko, postre arinak, hiri ortuak eta altzariak egiteko tailerrak.