Familientzako informazioa

ZER DA GILTZARRI?

Barakaldo Udaleko gazte ekimenen eta  12tik 18ra bitarteko nerabeak partaide dituzten jardueren plataforma. Giltzarri plataforma Barakaldoko Udaleko Gazteria  Arloaren egitasmo bat da,  Hezkuntza Arloarekin laguntzaz, institutuetako eskolaz kanpoko jarduerak garatzeko prestatua.

Plataforman heziketa prozesu anitzak batera dihardute.

Prozesuetako bat plataformaren oinarria da: jardueretako gazte taldeak. Gazteak astero biltzen dira beren zaletasunekin zerikusia duten jarduerak garatzeko: antzerkia, dantza, graffitia, argazkilaritza, sukaldaritza…

Jarduerok Barakaldoko institutu publikoetan egin ohi dira eta inguruko gazte topaleku eta kultur etxeetan eskola ordutegitik kanpo.