EuskarAbentura Espedizioa

Euskararen erabilera gazteen artean sustatzea oso garrantzitsua da. Eta hori da “EuskarAbentura Espedizioa” proiektuaren helburu nagusia.

Proiektu hau 16-17 urteko gazteei zuzenduta dago. Uztailaren 1etik 31ra espedizio bat egingo da Done Jakue bideak jarraituz, Euskal Herriko txokoak, historia, kultura eta geografia ezagutu dezazuen.

Parte hartzeko lan bat eta motibazio gutun bat aurkeztu behar da. Lana, konkretuki, Euskara eta zure herria, Euskara eta itsasoa; eta Euskara eta emakumei buruz izan behar da. Lan-mota? Berdin da historikoa, literarioa, ikus-entzunezkoa, plastikoa edo musikala izatea.

Martxoak 18an amaitzen da epea! Aprobetxatu aukera!

EuskarAbentura Espedizioaren kartela deskargatu